Ebaluazio
honetan primeran pasako duzu irakurtzen! Hiru liburuotatik BAT aukeratu:
1.
Maitasun sua. (Aitor Arana. Ibaizabal)
Dokumentu historiko batean oinarrituta, 17 urteko bi gazteren istorioa kontatzen du. Sutan hil zituzten XIV. mendean, homosexualak izateagatik zigortuta. Gaztetxo batek irakurtzen du istorio hori, eskolarako lan bat prestatzen ari dela. Garai bitan gertatutakoa eta egoera batean antza duten bi istorioen narrazioa.
2.
Smara. (Paula Carballeira.
Pamiela)
Smara ume batek Saharara egindako
bidaia baten historia da. Bertan, amona Ugago ezagutuko du, hots, hiria arrotz
sarkinetatik babesteko gaitasuna izan duen azti ahaltsua. Ugagok bere herriaren
istorioak kontatuko dizkio, Hodeien seme-alaben istorioak.
3.
Nur eta denboraren
liburua.
(Toti Martinez de Lezea, Erein)
Uda hasi da eta euria ari du
atertu gabe. Oporrak dira, jolaserako garaia, baina, eguraldi honekin, Nurrek
eta haren lagunek ez dakite zer egin jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat
hartzen du apaletik, Denboraren liburua;
liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi
Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramaten ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario